Abaraxka ibiltariak ekintza sorta antolatu du Gabonetarako

Abaraxka ibiltariak egitarau berezia antolatu du Gabonetako oporretarako. Sei eta 12 urte arteko herriko haurrentzako eskaintza izango da, dohainik.

Ekintzak Abaraxka ludotekan izango dira, 16:30ean (abenduaren 26ko kontzertu didaktikoa izan ezik; hori, San Esteban elizan izango da, 17:00etan).

COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik hartu beharreko neurriengatik antolatuko ekintzetako parte-hartzaileen kopurua mugatua denez, parte hartzeko aldez aurretik asistentzia baieztatu beharko da. Horretarkao, 645 005 496 telefonora idatzi behar da. 

EGITARAUA:

Abenduak 19, larunbata: Argazki bidezko pista-jolasa.

Abenduak 22, asteartea: Mendi buelta.

Abenduak 23, asteazkena: Kamisetak sortzen (kamiseta norberak eraman behar du).

Abenduak 26, larunbata: Kontzertu didaktikoa: Alboka.

Abenduak 28, astelehena: Oreka jolasak.

Abenduak 29, asteartea: Berrerabilpen tailerra.

Abenduak 30, asteazkena: Zirkuitu jolasak.

Urtarrilak 4, astelehena: Zientzia tailerra.

Urtarrilak 5, asteartea: Zentzumen jolasak.

Gehigarriak

Abaraxka ibiltariak ekintza sorta antolatu du Gabonetarako