Oiartzungo ihotik karta jolasa sortu du Abaraxka udal ludotekak

Abaraxka udal ludotekak ihoteen karta jolasa sortu du. Diseinua Dixiduk egin du eta ilustrazioak Iosu Mitxelena Unsainek. 

Ludotekako arduradunen arabera, "karta jolas hau ez da jolasa soilik. Ilusio, mimo eta maitasunez sortu eta landutako baliabide ederra da. Baliabide diogu, gure herriko ohiturak eta kultura, jolasean, era kolektiboan, euskaraz, hezkidetzan... jaso eta transmititzeko modua delako".

Materiala kutxatxo baten barruan dator: karta hauekin nola jolastu, ihoteen historia eta hauen berri ematen duen liburuxka bat du eta 56 karta.

"Karta jolas honekin hain maite ditugun ihotik urte osoan etxean izango ditugu", esan dute Abaraxka ludotekatik. "Oiartzuarren etxe guztietan egon beharreko jolasa da".

Karta-jolasaren prezioa 15 € da eta toki hauetan salduko da:

- Abaraxka ludoteka

- Dixidu diseinu grafikoa

- Ehuntze espazioa

- Elizalde Herri Eskola

- Haurtzaro Ikastola

- Intxixu AEK euskaltegia

- Labore Oarso

- Oiartzun Irratia

- Txispum aretoa (Hondarribia)

Abaraxka udal ludotekari buruz gehiago jakiteko, hemen.

Harremanetarako: abaraxka.oiartzun@gmail.com

Gehigarriak

Oiartzungo ihotik karta jolasa sortu du Abaraxka udal ludotekak