Orientazio jolasa, datorren igandean Arditurrin

Igandean (azaroak 8) goiz dibertigarri bat familian pasatzeko plan ezin hobea izango da Arditurrin. Bertako inguruan barreiatutako frogak bilatu beharko dituzte bisitariek, Iparra galdu gabe ibiltzeko (Arditurriko parketxetik abiatuta). 

Anima zaitezte Aiako Harria natura parkean barna ibilbide paregabe bateko bitxikeriak ezagutzera eta gozatzera!

Hasiera ordua: 10:00-12:00 (txandak 20 minuturo)

Abiapuntua: Arditurri parketxea

Hizkuntza: Elebitan

Prezioa: 3 € (familia ugarietan, kide bat doan).

Jarduera guztietan COVID19aren inguruko osasun-prebentzio neurriak hartuko dira: 

- Talde txikiak ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz.

- Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa dugu.

- Musukoa eraman beharko da.

Informazioa eta erreserbak:

Arditurri parketxea

943 49 50 69/688 89 50 68

arditurri@gipuzkoanatura.eus

www.gipuzkoanatura.eus

Gehigarriak

Orientazio jolasa, datorren igandean Arditurrin