Mantenu eta margoketa lanak egin dira Elizalde, Ergoien, Gurutze eta Ugaldetxon

Lan asko mugikortasunarekin lotuta daude

Margoketa eta mantenu lanak egiten jarraitzen du Udalak auzoetan. Lan hauetako askok mugikortasunarekin zerikusia dute, batez ere auzoetan oinezkoentzako guneak eta ibilgailuenak ordenatzeko asmoz eginak.

Esate baterako, Gurutzeko aparkalekuan aparkatzeko tokiak berriz markatu dira )auto, autobus eta motorren eremuak ongi zehaztuta) eta ezinduentzako hiru aparkaleku atondu dira eremuetako batean.

Era berean, Arritxulo aterpetxean (Ergoien) ere egin dira margoketak. Oinezkoentzako pasabideak markatu dira baita ibilgailuentzako eremua ere. Arritxuloko sarreran aparkatzeko debekua jarri da, bertan ibilgailuak uztean Arritxuloko irisgarritasuna oztopatzen zelako.

Ugaldetxon, berriz, auzoko zubian egin dira mantenu lanak: barandak margotu dira.

Azkenik, kanposantuan ere egin dira lanak. Pixkanaka, hilerriko koadranteak hormigoizten ari da Udala. Lau koadrante daude guztira eta dagoeneko bitan egin dira lanak. Helburu nagusia mantenu lanak erraztea da. Era berean, azaroaren 1aren bueltan hilerrian mugimendu handia egoten dela jakitun, irteerako atean ere konponketa lanak egiten ari da udaletxeko brigada egun hauetan. 

 

Gehigarriak

Mantenu eta margoketa lanak egin dira Elizalde, Ergoien, Gurutze eta Ugaldetxon