Abaraxka ludotekak urrian irekiko ditu ateak

Asteburu honetan Abaraxka ibiltaria martxan hasiko da

Abaraxka ludotekak zerbitzua eskainiko da, COVID19ak eragindako osasun larrialdiarengatik zerbitzua egokituko bada ere. Datozen asteetan irekiko ditu ludotekak ateak. 

Ateak ireki aurretik, bihartik aurrera eskaintza birtuala izango da herriko haurrentzat, www.gazteoiartzun.net blogaren bidez.

Ludoteka, LHkoen aisialdirako

Aurten, Abaraxka ludotekaren lehentasuna LHko ikasleei aisialdirako zerbitzua eskaintzea izango da. Hori dela eta, astelehetan izan ohi zen Familia Eremua bertan behera geratuko da. Izan ere, LHko ikasleak hartuko ditu aste osoan Abaraxka ludotekak, ziklo bakoitzak egun batean (edo bitan) izango baitu ludoteka erabiltzeko aukera.

Abaraxka ludotekako funtzionamenduaren xehetasun gehiago aurrerago emango ditugu, izen-ematea irekitzerakoan.

Abaraxka ibiltaria larunbatean hasiko da

Abaraxka ibiltaria izango da lehenengo martxan jarriko dena. Larunbat honetan bertan (urriak 3) hasiko da. Abaraxka ludoteka kanpoan dagoen zuhaitza hostoz janztea da asmoa, haur eta gurasoen proposamenak eta sentimenduak bilduta (16:30etik 19:00etara).

Abaraxka ibiltariak parte hartzeko ez da derrigorrezkoa Abaraxka ludotekako bazkide izatea. 

Gehigarriak

Abaraxka ludotekak urrian irekiko ditu ateak