Abittu orientazio zerbitzua bihartik martxan Elorsoro kiroldegian

Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da orientatzailearekin biltzeko

Abittu jarduera fisikorako orientazio zerbitzua bihartik (urriak 1) Elorsoro kiroldegian berriz martxan izango da. Bizitza osasuntsurako aholkuak eskaintzea da Abittu zerbitzuaren helburua.

Orientatzaile batek aholkuak, irizpideak, informazioa eta bestelako emango dizkie erabiltzaileei. Erabat zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen da.

Abittu zerbitzuko orientatzailearekin egoteko derrigorrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea 943 49 25 52 edo 695 695 804 telefonoetara deituta edo, abittu@oiartzun.eus-era idatzita.

Osasun-zentroan Abittuk eskaintzen zuen zerbitzua, berriz, oraingoz ez da martxan jarriko, bizi dugun osasun-larrialdi egoerarengatik.

Abittu Udalak sustatzen duen zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzako Mugiment ekimenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntzarekin. 

Gehigarriak

Abittu orientazio zerbitzua bihartik martxan Elorsoro kiroldegian