Auzoetan mantenu eta margoketa lanak egiten ari da Udala

Arragua, Elizalde, Gurutze, Iturriotz eta Karrikan egin dira lanak

Margoketa eta mantenu lanak egiten ari da Udala zenbait auzotan azken asteetan. Margoketa lan hauetako askok mugikortasunarekin harreman zuzena dute: aparkalekuak, oinezkoentzako pasabide seguruak...

Esaterako, Elizalde auzoan, Elorsoro kiroldegian elbarrientzako aparkelakuak margotu dira berriz eta Euskal Herria plazan ere motorrentzako 19 aparkaleku markatu zein bizikletak uzteko tokia berrantolatu dira. Elizalde eskolako larrialdi irteerako eskailerak ere margotu dira.

Iturriozko Ozentzio kaleko 26 eta 28 zenbakian plazako barandak ere txukundu dira, txuriz margotuta.

Karrika Xabaleko plazan oinezkoentzako pasabieak eta espaloiak markatu dira, mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko. Auzoan dauden bi jolasparkeetan ere garbiketa lan sakonak egin dira.

Gurutzeko Bizardia plazan ere garbiketa lanak egin dira (jolasparkea eta bankoak), eta eserlekuen mantenu lana ere egin da (lixatu eta margotu).

Arraguako Makarraztegi poligonoan, aparkalekuak eta pasabideak markatu dira.

Epe motz eta ertainean, antzeko mantenu lan gehiago aurreikusiak ditu Udalak Arraguan, Elizalden, Ergoienen, Gurutzen eta Ugaldetxon.

Gehigarriak

Auzoetan mantenu eta margoketa lanak egiten ari da Udala