Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik, saria

Maixabel Artola izan da Oiartzunen irabazlea

2019 urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu zuten zergadunen artean egin da zozketa. Herri bakoitzeko zergatu bat gertatu da irabazle. Sari bi lagunentzako otordu goxo bat izango da. 

Oiartzunen, Maixabel Artola Irastorza izan da irabazlea. Otorua Matteo jatetxean egingo du.

Errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin dute eskualdeko udaletako ordezkariek eta heldu den urtean aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte oraindik gazteleniaz egiten dutenak.