Bibliotekako Irakurketa Taldeak hilabete honetan hasiko du ikasturtea

Manuel Lekuona bibliotekako Irakurketa Taldea hilabete honetan jarriko da martxan. Lehenengo saioa hilaren 22an egingo dute. Albert Camusen Izurria liburua irakurriz emango diote hasiera ikasturte berriari, Goiatz Labandibarrek dinamizatuta.

Ohi bezala, hilean behin izango dute hitzordua, astearte batez, 20:00etan. Irakurketa Taldean parte hartzeko interesa duenak, bibliotekako harreran galdetu dezake.

Saioak COVID19 osasun larrialdi egoerak exijitzen dituen baldintzak bermatuta gauzatuko dira.

Hauexek dira 2020/2021 iksaturteko irakurgaiak eta egutegia:

Irailak 22: Izurria (Albert Camus)

Urriak 20: Miñan (Amets Arzallus eta Ibrahima Balde)

Azaroak 17: Han ez banengo bezala (Slavenka Draculic)

Abenduak 15: Gutiziak (hainbat egile)

Urtarrilak 19: Zerbitzuko lanean (Elixabete Perez Gaztelu, Haizea Saez de Eguilaz eta Anjel Lertxundi)

Otsailak 23: Neguko argiak (Irati Elorrieta)

Martxoak 23: Nire amaren biografia (Jamaica Kincaid)

Apirilak 20: Iturria (Unai Elorriaga)

Maiatzak 18: Kabitu ezina (Aintzane Usandizaga)

Ekainak 24: VHS (Oier Guillan)

Gehigarriak

Bibliotekako Irakurketa Taldeak hilabete honetan hasiko du ikasturtea