Elorsoro kiroldegiko aforoaren berri emango du Udalaren webgunean

Egokitzapenak egin dira kiroldegia irekitzeko

Elorsoro kiroldegiak asteazkenean irekiko ditu berriz ateak, uztailaren 1ean. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerako arau eta baldintza berrietara egokitzeko, aldaketak egin dira kiroldegiko instalazioetan: igerilekuko kaleak zabalagoak izango dira, ikastaroak areto futboleko aretoan egiteko espazio egokitu da, makinak birkokatu dira...

Kiroldegira sartzeko derrigorrezkoa izango da musukoa eta, bazkideen kasuan, pultsera. Bestetik, giharketa gelara sartzeko derrigorrezkoa izango da bakoitzak bere toalla eramatea. 

Elorsoro kiroldegiak aforo mugatua izango duenez (900 lagun), Udalaren webgunean begiratu ahal izango dute herritarrek zein den unean uneko erabiltzaile kopurua.

Gehigarriak

Elorsoro kiroldegiko aforoaren berri emango du Udalaren webgunean