Sanjuan sua egiteko baimena eskatu daiteke hilaren 19a arte. SUAK BERTAN BEHERA

2020an egoera berezian iritsi gara udako solstiziora. Covid-19 gaixotasunaren hedadura prebenitzeko babes neurriak hartu behar diren honetan, ezinbestekoa da jende pilaketak ekiditea, garbiketa neurri bereziak hartzea eta pertsonen arteko distantziak errespetatzea, besteak beste.

San Juan sua egiteko jasotako eskaerak aztertuta, eremu publikoan jende pilaketak ekiditeko helburuarekin baimena ez ematea erabaki da.

Udako solstizioa ospatzea ohitura errotua da Oiartzunen eta asko dira hilaren 23an sanjuan sua edo udagoienako sua pizten dutenak, bai auzoan eta baita etxeetan ere. Ingurumenaren, pertsonen eta ondasunen segurtasuna errespetatuko dela bermatzeko, sua egin nahi duten oiartzuarrek udaletxesan baimena eskatu beharko dute hilaren 19a baino lehen.

Sua egiterakoan errespetatu beharreko baldintzak hauek izango dira: pilak ez dira hiru metro baino altuagoak izango; erreko dena material solidoa izango da; urbanizatutako zoladuraren gainean ezingo da surik egin eta eraikin, kale altzari edo instalazio elektrikoetatik gutxienez 15 metroko distantziara kokatuko da suaren pila. COVID19ak eragindako osasun larrialdiarengatik, sua pizten denean pertsonen arteko segurtasun tartea ere errespetatu beharko da. 

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, udaltzaingoarekin jarri daitezke harremanetan herritarrak: 943 49 33 11. 

Gehigarriak

Sanjuan sua egiteko baimena eskatu daiteke hilaren 19a arte. SUAK BERTAN BEHERA