Errengako itxitura konpondu dute Oiartzunek eta Lesakak elkarlanean

Gastuak erdibana ordainduko dituzte

Oiartzungo eta Lesakako udalek, elkarlanean, Errenga mendian bi herriak mugatzen dituen itxitura berritu dute, bi herrietako abeltzainek hala eskatuta.

Guztira, 5.610 €ko gastua izan da itxitura hobetzea. Gastu hori erdibana ordaindu dute Oiartzunek eta Lesakak, bakoitzak 2.805 €. Oiartzunen kasuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hobekuntz Fondoaren laguntzarekin ordainduko da kopuru hori.

Gehigarriak

Errengako itxitura konpondu dute Oiartzunek eta Lesakak elkarlanean