Energia-kontsumoa neurtzeko eta eraginkorrago izateko laguntzak emango ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak

Herritarrentzako eta merkatarientzako galdetegi bana prestatu da

Eskualdean bizi diren herritarren eta merkatarien errealitate energetikoa ezagutu nahi dute Oarsoaldeko lau udalek -Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaia-, eraginkorragoak izaten eta energia aurrezten laguntzeko.

Egitasmoa 2020an eskualdean egingo diren energia ekintzen barruan kokatua dago eta Jexux Leonet, Oiartzungo alkate eta Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak adierazi duenez, COVID-19aren ondorengo egoera ekonomikoan, energiaren ikuspegi sozialerantz aurrera egitea beharrezkoa da, pertsonak erdigunean kokatuz.

Biztanleen energia-errealitatea ezagutu eta beharra duten pertsonei lagundu ahal izateko, ezinbestekoa da udalerri bakoitzeko biztanle eta merkatarien parte-hartzea. 

Bi galdetegi motz prestatu dira herritarren eta merkatarien beharrak ezagutu eta horren baitan, ekintza zehatzak gauzatzeko.

Herritarrei bideratutako galdetegia betetzeko sakatu hemen.

Merkatariei bideratutako galdetegia betetzeko sakatu hemen

Bost minutu besterik ez dira izango eta informazioa oso baliagarria da zentzu honetan laguntza eskaintzeko.

Edozein zalantza edo argibidea behar izanez gero, jar zaitezte Oarsoaldea Garapen Agentziarekin harremanetan:

Telefonoa: 943 49 41 29

E-maila: energia@oarsoaldea.eus

 

Gehigarriak

Energia-kontsumoa neurtzeko eta eraginkorrago izateko laguntzak emango ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak