Oarsoaldeko Eskola Kirolak marrazki eta logo lehiaketa jarri du martxan

LH eta DBHko ikasleek parte hartu dezakete

Oarsoaldeko Eskola Kirolak LHko eta DBHko ikasleentzako marrazki eta logo lehiaketa jarri du martxan: LH 1-3. maila artekoak kirola edo jarduera fisikoa ardatz hartuta marrazkiak sortzera animatu dituzte, eta LH 4. mailatik goitikoak, gai berarekin logoak sortzera.

Maiatzaren 3a izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna. Lanak @kirolaisi-ren sare sozialetan partekatu daitezke edo, bestela, kirolaisietxean@gmail.com helbide elektronikora bidali.

Saritutako lanak maiatzaren 11n jakinaraziko dira. Epaimahai profesionala izango da alde batetik, eta bestetik, herrikoia.

COVID-19aren larrialdi egoerak eragindako konfinamendua hasi zenetik, etxean egiteko ariketak proposatu dituzte Eskola Kirolako eskualdeko hezitzaileek. Datorren astetik aurrera, eskaintza hori berritzeari utzi eta lehiaketa honetan jarriko dituzte indarrak. Hala ere, Eskola Kirola Etxean proposamen guztiek Kirolaisiaren youtubeko kanalean jarraituko dute.

Gehigarriak

Oarsoaldeko Eskola Kirolak marrazki eta logo lehiaketa jarri du martxan