Denis Lacorrek ikertuko du San Esteban elizako organoaren historia

Sei hilabeteko epea izango du lana gauzatzeko

San Esteban elizako Cavaillé-Coll organoaren historia ikertzeko beka Denis Lacorreri esleitu dio Kultura sailak. Erabakia propio beka hau emateko sortu den epaimahaiak erabaki du, organoaren inguruko eragileetako adituek osatu dutena.

Lacorrek sei hilabeteko epea izango du Oiartzungo elizako organoari buruzko ikerketa egiteko. Horretarako, 3.950 €ko laguntza jasoko du.

Lana euskaraz eta frantsesez aurkeztuko du Lacorrek. Denis Lacorre organoegile eta zaharberritzailea da, Frantzian eta Euskal Herrian toki askotako organoekin lan egindakoa (Donostiako Santa Maria eta San Bizente elizetan, Tolosan, Usurbilen, Azkoitian...).

Gehigarriak

Denis Lacorrek ikertuko du San Esteban elizako organoaren historia