Kirol Astearen balorazio positiboa egin du Udalak

550 lagun baino gehiago hurbildu dira antolatutako ekintzetara

Kirol Astearen balorazio positiboa egin du Udaleko Kirol sailak. Joan den asteko eguraldi petralak kanpoko ekintzen arrakastan eragina izan bazuen ere, barruan antolatutako ekintzak oso jendetsuak izan ziren. Guztira, 550 lagun baino gehiago hurbildu dira Kirol Astean antolatutako ekintzetara. 

Kirol Astea dagoeneko zita bihurtu da oiartzuarrentzat. "Ikusten dugu jendeak gogotsu hartzen dituela antolatutako jarduerak", esan du Ion Treku teknikariak.

Elkarteen inplikazioa ere azpimarratzekoa eta eskertzekoa da Kirol Astea antolatzeko orduan. Hori dela era, Udalak laguntzen aritu diren guztiei eskerrak eman nahi dizkie.

Kirol Saria, Alain Isasarentzat

Alain Isasak ere jaso zuen V. Kirol Saria Kirol Astearen baitan. Eneritz Arbelaitz alkateordearen eskutik jaso zuen. Momentu hunkigarria izan zen Isasak saria jaso zuenekoa, etxekoen eta Honbu Kenpo Kai elkarteko kideen aurrean. Aurretik, Gaizka Lasa kazetariak gidatuta, mahai-inguruan kirolariaren bizitza errepasatu zuen Isasak berak eta, Udane Arbelaitz eta Udane Loidi sokatiralariek -Munduko Sokatira Txapeldunak dira-. 

 

Gehigarriak

Kirol Astearen balorazio positiboa egin du Udalak