Amaia Serranoren bisita izango du Irakurle Taldeak datorren astean

Xabier Montoiaren 'Golgota' lanetik abiatuta, 36ko gerra eta literatura izango dituzte hizpide

Datorren asteartean (hilak 17) elkartuko da Irakurle Taldea martxoko saioan. Oraingoan, Xabier Montoiaren Golgota eleberria izango dute hizpide, eta horretarako gonbidatu berezi baten laguntza izango dute: Amaia Serrano doktorea izango dute gidari lanetan laguntzaile. Serranok 1936ko gerra eta fikzioa izeneko tesia landu du EHUn.

Hain zuzen ere, Montoiaren Golgota-k 36ko gerrako eta ondorengo urteetako gertakarietara darama irakurlea, Nafarroa hegoaldeko familia errepublikazale baten sutondora.

Manuel Lekuona bibliotekan izango da Irakur Taldearen saio irekia (20:00etan). Liburua irakurri eta tertuliara batu nahi duenak bibliotekako sarreran jaso dezake informazioa. 

Gehigarriak

Amaia Serranoren bisita izango du Irakurle Taldeak datorren astean