Zuhaitz landaketa Ergoienen egingo da aurten

Izen-ematea ikastetxeetan egin beharko da

Udalak antolatutako Zuhaitz Landaketa izango da datorren igandean (hilak 15). Aurten Ergoiengo Bosbideta eremuan aldatuko dira zuhaitzak, bertako basoa berreskuratzeko.

Ohi bezala, herriko haur eta familien laguntza eskatuko du Udalak herriko ingurumen ondarea zaintzeko ezinbestekoa den ekintza hau aurrera eramateko. Udalak autobusa jarriko du (Haurtzaro Ikastolatik, 10:00etan) eta parte-hartzaileei hamaiketakoa emango die. Izen-emateak ikastetxeetan egin beharko dira. 

Gehigarriak

Zuhaitz landaketa Ergoienen egingo da aurten