Edari energetikoen inugurko hausnarketa hasi da ikastetxe eta Kuadrillategin

Adin Txikiko Mahaitik bideratu da lanketa

Edari energetikoen kontsumoaren eta ondorioen inguruko saio hezitzaileak egiten ari dira aste hauetan herriko ikastetxeetan eta Kuadrillategin.

Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Institutuan gaia landuko dute DBH 1., 2. eta 4. mailetako ikasleek AGIPADeko hezitzaileekin eta ikastetxeetako tutoreekin.

Kuadrillategia egitasmoan ere landu dute gaia, Agintzariko hezitzaileen laguntzarekin.

Kezka Adin Txikiko Mahaiko eragileen artean

Edari energetikoen kontsumoa geroz eta zabalduagoa dago haur eta gaztetxoen artean, eta "ondorioen inguruko kontzientzia falta" da (bai gaztetxo eta bai gurasoen artean). Gaiarekiko kezka Gizarte-Ongizate sailetik bideratzen den Adin Txikiko Mahaian plazaratu zen (batez ere Kuadrillategiko hezitzaileen aldetik).

Hori dela eta, Udaleko Gizarte-Ongizate eta Gazteria sailetako arduradunak; Abaraxka ludoteka; Agintzari; Agipad; Kuadrillategik eta herriko ikastetxeek (Haurtzaro Ikastola, Elizalde Herri Eskola eta Elizalde Institutua) lanketa egin dute edari energetikoen kontsumoaren ondorioen inguruan sentsibilizatzeko, bai nerabeak eta baita gurasoak ere.

Udalak eta Adin Txikiko Mahaiak bideo informatibo bat ere sortu dute: Elizalde Institutuko, Haurtzaro Ikastolako eta Abaraxka ludotekako gurasoen artean banatuko da eta sare sozialen bidez ere bai. Elorsoro kiroldegiko sarreran eta Xorrola herri barruko autobus zerbitzuetan ere zabalduko da bideoa. 

 

Gehigarriak

Edari energetikoen inugurko hausnarketa hasi da ikastetxe eta Kuadrillategin