Oiartzungo elikagai kontsumoaren eta ekoizpen gaitasunaren diagnostikoa aurkeztuko du Udalak

Datorren asteazkenean izango da

Ba al dakizu Oiartzunen elikagaien kontsumoa zenbatekoa den? Ba al dakizu Oiartzunen bertan zenbat ekoizten den? Eta zenbat ekoiztu daitekeen? Galdera horiek erantzuteko, Udalak Oiartzungo elikagai kontsumoaren eta lur ondarearen diagnostikoa egin du.

Aurkezpen irekia datorren asteazkenean (hilak 12), izango da (17:00etan, udaletxeko areto nagusian). Bertan, udal ordezkariek eta diagnostikoa landu duten Gaindegiako kideek parte hartuko dute. Herritar guztial gonbidatuta daude aurkezpen honetara.

Gehigarriak

Oiartzungo elikagai kontsumoaren eta ekoizpen gaitasunaren diagnostikoa aurkeztuko du Udalak