AISA ikastaroan izena emateko epea ireki da gaur

Otsailaren 7a arte, Euskara zerbitzuan eta Intxixu AEK-n

AISA, etorriberriak euskarara eta euskal kulturara oinarrizko hurbilpena egiten has daitezen ikastaroan izena emateko epea ireki da gaur. Otsailaren 7a arte izango dure horretarako aukera 16 urtez goiti izan eta Oiartzunerra iritsi berri direnek.

Intxixu AEK euskaltegiko irakasleek emango dituzte eskolak, otsailaren 17tik ekainaren 12ra, izena ematen duten ikasleen artean adosten duten egun eta tokian. 60 orduko ikastaroa izango da eta matrikulak sei euroko kostua izango du (Udalaren diru-laguntza eskatzeko aukera izango da). Asistentzia betetzen bada, ikastaroaren bukaeran bertaratu izanaren ziurtagiria jasoko dute ikasleek. 

Izen-ematea Udaleko Euskara sailean:

Helbidea: Fermiñene etxea, beheko solairua.

E-maila: euskara oiartzun.eus.

Telefonoa: 943 49 38 45

edo Intxixu AEK euskaltegian:

Helbidea: Fermiñene etxea,  1. solairua

Telefonoa: 943 49 39 57

Gehigarriak

AISA ikastaroan izena emateko epea ireki da gaur