Gabonetan Abaraxka ibiltaria izango da haurrentzat

Gabon garaian, Abaraxka ibiltariak haurrentzako eskaintza berezia egingo du. Datorren astelehenetik aurrera, ekintza ugari antolatu dituzte herriko haurrentzat, dohainik.

Egun seinalatuak (abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1) izango dira ekintzarik gabekoak. gabonetan, Abaraxka ludoteka itxita egongo da.

Ekintza batzuk Soinuenea-Herri Musikaren Txokoarekin elkarlanean antolatu ditu Abaraxkak. Hilaren 28an Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak haurrentzako antolatutako Lur emanaldiarekin bat egin du Abaraxkak.

EGUTEGIA:

Abenduak 23, astelehena: Kantu merienda (Abaraxka ludotekan, 17:00).

Abenduak 26, osteguna: Erraldoien kalejira (Doneztebe plazan, 12:00) eta, xanisteban eguneko taloak eta erromeria (Kontzejupean, 17:00).

Abenduak 27, ostirala: Bisita gidatua familientzat (Soinuenean, 17:00).

Abenduak 30, astelehena: Mendi buelta (Doneztebe plazan, 10:30).

Urtarrilak 2, osteguna: Puzgarriak (Elorsoro kiroldegian, 11:00-13:00 eta 16:30-19:00).

Urtarrilak 3, ostirala: Sukaldaritza begetariano tailerra (Abaraxka ludotekan, 17:00).

Urtarrilak 4, larunbata: Herri danborrada (Soinuenean, 17:00).

Gehigarriak

Gabonetan Abaraxka ibiltaria izango da haurrentzat