Arragua, Iturriotz eta Ugaldetxon bost herribide konponduko dira

Arraguan, Iturriotzen eta Ugaldetxon herribideak konpontzen ari da Udala. Makarraztegi (Arragua), Barin (Iturriotz) eta Ugarte Berri (Ugaldetxo) bideak konpondu dira dagoeneko.

Momentu honetan, Ugaldetxoko Larraburu bidea konpontzeko lanak daude martxan. Mantenu lan hauek bukatutakoan,  Ugaldetxo auzoko beste herribide bat konponduko da, Mendibil baserriaren atzealdekoa.

Lan hauetara 134.285 € bideratu ditu Udalak.

Gehigarriak

Arragua, Iturriotz eta Ugaldetxon bost herribide konponduko dira