Banatu dira Xabier Lete lehiaketako sariak herriko haur eta gaztetxoen literatur lan onenei

Poetaren izena eraman du lehenengoz lehiaketak

Xabier Lete lehiaketako sariak banatu dira, prosa eta poesia sailetan. 8 eta 18 urte arteko Oiartzungo haur eta gazteek parte hartu dute. Aurten, Udalak Xabier Lete izena eman dio lehiaketari, literatura sariketaren 32. edizioan. Josu Delgado Euskara zinegotziak azaldu du arrazoia: "Gaur bederatzi urte dira Xabier Lete hil zela. Lehengo urtean, Hitzen Lihoaren ekimenaren bitartez, Prosa eta Poesia ekitaldi hau dataz aldatu eta sortzaile oiartzuarraren heriotzaren urteurrenaren egunera ekarri zen. Aurten, lehiaketak berak hartu du Xabier Lete izena Udaleko Euskara Batzordeak hala erabakita. Nolanahi ere, jakin badakigu Leteri egin diezaiokegun omenaldirik onena herriko belaunaldi gazteek haren arrastoa aurkitu eta  bide hori hurratzen segitzea dela, bide horrek hauspotzen duelako hizkuntza".

Ibargain Musika Eskolako Haizea Lekuonak, Oihane Mitxelenak eta Edurne Saizarrek musikatu dute saioa, eta Antton Kazabonek Xabier Leteren omenezko poema bat errezitatu du. Jokin Mitxelena ilustratzaileak sarituen ipuin eta poemak marraztu ditu momentuan bertan eta Goiatz Labandibarrek Gure alde manifestua irakurri du, "irakurleen eta idazleen alde". Koaderno batean sinatuz, haur, gazte zein helduek bati egin dute manifestu horrekin.

Epaimahaia literatura, hizkuntza eta irakaskuntza arloko oiartzuarrek osatu dute

Epaimahaia osatu duten lagunek, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako zuzendariek eta Xabier Leteren arreba Arantzak banatu dituzte sariak.

Epaiamahaia literatura, hizkuntza eta irakaskuntzan dabiltzan herritar eta eragile hauek osatu dute: Pello Añorga; Sohalge Arbelaitz; Izar Azpiroz; Imanol Irigoien; Intxixu AEK euskaltegia; Goiatz Labandibar; Aingeru Palomo; Marijo Telletxea eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea. 

SARITUAK:

Prosa:

1. saila: Lur Martin Ansa eta Manex Arabolaza Palomo.

2. saila: Mireia Sagarra Martin eta Aiara Inziarte Cintero.

3. saila: Ane Etxebeste Eizagirre eta Ilargi Ziaurritz Olaziregi.

4. saila: Malen Etxebeste Lekuona eta Naroa Etxebeste Eizagirre.

5. saila: Ane Garmendia Irastorza eta Mattin Etxebeste Sanzberro.

6. saila: Malen Elizasu Manterola eta Luix Mitxelena Mitxelena.

Poesia:

3. saila: Kattalin Arabolaza Palomo eta Xuar Sarasola Amigorena.

4. saila: Malen Etxebeste Lekuona eta Maia Lasa Betelu.

5. saila: Haitz Aranburu Mutiloa eta Maren Aginaga Bote.

6. saila: Leire Ugartemendia Arruabarrena eta Malen Frantsesena Arnaiz.

Gehigarriak

Banatu dira Xabier Lete lehiaketako sariak herriko haur eta gaztetxoen literatur lan onenei