99 lagunek eskatu dute euskara ikasteko Udalaren diru-laguntza

72k B2 maila arte dohainik ikasteko aukera izango dute

99 oiartzuarrek eskatu dute euskara ikasteko udal beka sistemaren laguntza 2019/2020 ikasturterako. Horietako 78k euskara dohainik ikasteko aukera izango dute, B2 maila arte. Beste 21ek, aldiz, %50 eta %70 arteko laguntza jasoko dute B2 maila baino goragoko euskara ikasketak egiteko. Eskaera egin duten gehienak Intxixu AEK-ko ikasleak dira.

Orain arte ematen zuen beka sistema hobetuz, helduen euskalduntzaren doakotasun eskubidearen alde apustu handia egin du Oiartzungo Udalak ikasturte honetan, B2 maila arte, behintzat, euskara dohainik ikasteko aukera emanez. Beka sistema berriarekin, helduen euskalduntzea bultzatzea ere bada Udalaren helburua.