2019an jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzen hasiko dira Udala eta gurasoak

Lehenengo bilera azaroaren 7an izango da

2019an jaiotako haurren atsolorra prestatzen hasiko dira Udala eta gurasoak. Atsolorra haur jaioberriei komunitatera ongietorria emateko euskal erritua da.

Lehenengo bilera hilaren 7an (osteguna), 17:00etan izango da, udaletxean bertan.

Bilerak irekiak dira eta 2019an guraso izan(go) diren oiartzuar guztiek parte hartu dezakete bai prestakuntzan eta baita atsolorran ere.

Gehigarriak

2019an jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzen hasiko dira Udala eta gurasoak