50/50 proiektuak Elizalde eskola saritu du energia-eraginkortasunean laguntzeagatik

Eskualdeko

Ostiralean 50/50 txekeak entregatu zizkieten energia-eraginkortasunarekin zerikusia duen proiektuan parte hartu duten Oarsoaldeko lau ikastetxeri, tartean, Elizalde eskolari. Proiektua eskualdeko energia planaren sentsibilizazio-jardueran kokatuta dago.

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen sailak finantatzen du eta ohitura-aldaketak sustatu nahiz energiaren pertzepzioa aldatzeko tresna da. Aldi berean, proiektu honekin ajardun-tarte txikiaren ideia baztertu nahi da.

50/50 proiektua Elizalde eskolan garatzean ikasturtean loruttako aurrezkiaren %50 ikastetxeari itzultzea izan du oinarri, ikastetxeak erabaki dezan zertan gastatu. Gainerako %50 udalak ikastetxetan aurrezkia eta energia-eraginkortasuna hobetzeko inbertitu du. Ikasturtean zehar ikastetxeek, energia-taldea sortuz, ohiturak aldatuta kontsumoak hobetzeko jarduerak eta ekintzak abian jarri dituzte. Energia-taldeetan eskola-erkidego guztia ordezkatua egon da: ikaslea, irakaslaeak, garbiketa-taldea, jangelakoa, atezaina eta gurasoak.

Ikastetxeek garatutako ekintzei esker Oiartzungo Udalak 3.062,3 € aurreztu ditu. Energia eta ura eraginkortasunez kudeatzean, gastuak ondorio garrantzitsuak ditu bai ingurumenaren eremua, bai ekonomiaren arloan. Oarsoaldeko udalek urtero 5 milioi euro baino gehiago gastatzen dituzte partida horietan eta gastu arruntari dagokion aurrekontuan %50 da gutxi gorabehera. Diru horretatik, ikastetxeak udalen gastu guztiaren ia %10 dira.

Baina garrantzitsuena ez da CO2ren igorpenak murrizteko eta ekonomikoki aurrezteko proiektu honek duen ahalema, pedagogia-esperientzia baizik. Nolanahi ere, gero eta premia handiagoa dago honakoa ulertarazteko: baliabideak nahitaez arrazionaltasunez erabili behar dira.

Ekitaldian Elizalde eskolako ordezkariez gain Errenteria, Lezo eta Pasaiako eskola publikoetako ordezkariek ere parte hartu zuten, haietan ere garatzen ari baita 50/50, baita udal ordezkariek ere. Oiartzungo kasuan, Eneritz Arbelaitz alkateorde eta Mendi-Ingurumen zinegotzia izan zen bertan.

 

Gehigarriak

50/50 proiektuak Elizalde eskola saritu du energia-eraginkortasunean laguntzeagatik