Gazteen Antzerki eskoletan 58 gaztetxo ariko dira ikasturte honetan

Bihar ikasturtearen aurkezpena izango da

Bihar, Gazteen Antzerki Taldearen ikasturteko aurkezpena izango da. Aurten 12 eta 18 urte arteko sekula baino gazte gehiago ariko dira udal antzerki eskolan: 58. 

Bost taldetan banatuta egingo dute lan, Lur Korta eta Saioa Aizpurua irakasleekin.

Ikasturtearen aurkezpena Karaez 4ko lokalean izango da bihar, hilak 24, 19:00etan. Eskolak ere han bertan emango dituzte hiru taldek eta beste biek Kataxulo gaztetxian.

Gehigarriak

Gazteen Antzerki eskoletan 58 gaztetxo ariko dira ikasturte honetan