Ondarearen Mahaiaren bilera informatiboa izango da bihar

Ondarearen Mahaiak bihar bilera izango da, udaletxean (18:00). Taldean elkartzen diren herritar, eragileentzako bilera informatiboa antolatu du Udalak, Miren Amoriza teknikariak gidatuta.

Besteak beste, Oiartzungo ondarearen argitalpenak biltzeko Udala prestatzen ari den webgunearen egoeraren berri emango da bilera honetan eta, urrian Ondarearen Europako Jardunaldien harira Gipuzkoan egingo diren Ondarea Plazara jardunaldien baitan Udalak Oiartzunen antolatuko duena ere aurkeztuko da.