Astelehenetik ostegunera Rafael Pikabea etorbideko Ugaldetxoko zatia itxita egongo da

Bidegorriko argiztapena berritzeko lanen hirugarren fasea hasiko da

Bidegorriko argiztapena berritzeko lanen hirugarren fasea hasiko da datorren astelehenean (hilak 9). Hori dela eta, Ugaldetxon Atamitxko bidegorritik Kalexako zubia arteko zatia itxita egongo da astelehen goizetik ostegun goiza arte, bai oinezkoentzako eta baita Rafael Pikabea etorbideko zati hori ere ibilgailuentzako (bidegorriko bi puskak batzen dituena).

Rafael Pikabea etorbidearen Ugaldetxoko zati hori erabiltzen duten gidariei erne ibiltzeko eskatu nahi diegu eta sortutako trafiko aldaketekin ulerkorrak izateko, Arditurriko bidegorria eta oiartzuarren mugikortasuna hobetzeko ezinbestekoa izango baita. Besteak beste, Isasti etxaditik ateratzeko Igerobi bidea erabili beharko da.

Hirugarre fase honetan Atamitx eta Igerobi bidearen arteko bidegorri zatiko argiztapena berrituko da.

Gehigarriak

Astelehenetik ostegunera Rafael Pikabea etorbideko Ugaldetxoko zatia itxita egongo da