Saguzarrak ezagutzeko aukera Arditurrin

Larunbatean izango da saioa

Saguzarrak ezagutzeko solasaldiaz gozatzeko aukera izango da irailaren 7an (larunbata) Arditurriko parketxean. Saio desberdinak antolatu dira eta Aiako Harria Natura Parkean eskainiko den hau Arditurri parketxetik 19:00etan aterako da.

Parketxearen inguruan saguzarrak bilatzen hasi aurretik, Ane Caro eta Unai Baroja adituek ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko dituzte: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezieak... Gerturatzen direnek, aplikazio bati esker saguzarrak entzuteko aukera ere izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik onena.

Elkargunea: Arditurriko parketxea.

Baldintzak: Plazak mugatuak dira; erreserba egitea beharrezkoa da.

Prezioa: 5 € (lau kideko familiek 15 €).

Ordutegia: 19:30-21:00.

Gehigarriak

Saguzarrak ezagutzeko aukera Arditurrin