Xorrolak eta taxibusak garraio zerbitzua emango dute xanistebanetan

Abuztu osoan Xorrola zerbitzua izango da

Xanistebanetan garraio publiko zerbitzu berezia eskainiko dute Xorrola herri barruko autobusak eta taxibusak.

Xorrolaren ordutegia zabalagoa izango da abuztuaren 2tik 6ra: 07:10ean hasi eta 22:40an bukatuko da (Arraguako ordutegia). Geltokietan ere aldaketak izango dira: Manuel Lekuona etorbideko (anbulatorioa) eta Yon Oñatibiako geltokiak Manuel Lekuona biblioteka parera, Iparralde etorbidera, pasatuko dira.

Taxibusak ohiko ordutegia izango du xanistebanetan. Kasu honetan ere, geltokia Iparralde etorbidean izango du taxiak. Ergoien, Gurutze, Legarre eta Karrika auzoei emango die zerbitzua.

Abuztuan, xorrolak jarraituko du

Xanistebanak bukatu ondoren, Xorrola herri barruko autobusak ohiko ordutegiaren barruan zerbitzua ematen jarraituko du astelehenetik ostiralera.

 

Gehigarriak

Xorrolak eta taxibusak garraio zerbitzua emango dute xanistebanetan