Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde eskolan nahita egin diren txikizioak gaitzetsi ditu Udalak

Azkenaldian Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde eskolako eremuan txikizioak egin dituzte zenbaitek. Udalak ez du onartzen horrelako ekintza bandalikorik eta bitartekoak jarriko ditu errepikatu ez daitezen.

Herriko ikastetxeak eremu publikoak dira, herritar guztiei irekiak eta oiartzuar guztiok erabiltzeko eskura daudenak. Gune horietan nahita egiten diren kalteak herritar guztientzako dira kaltegarriak, eta ez soilik hezkuntza komunitateentzat.

Gisako txikizioak egiten ari direnei euren jarreraren inguruan hausnartzeko eskatu nahi die Udalak, eta oiartzuar guztien ongizate komunean pentsatzeko.

Gehigarriak

Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde eskolan nahita egin diren txikizioak gaitzetsi ditu Udalak