91 gaztetxok egin dituzte barraketarako musika proposamenak

Barraketako fitxen irabazleek abuztuaren 2an jasoko dituzte sariak

Xanistebanetan barraketan entzuteko musika proposamenak egin dituzte 91 gaztetxok. Aurten ere, parte-hartzea eta ekimena "bikain" baloratu du Udaleko Euskara sailak.

Parte hartu duten gaztetxo gehienak DBHkoak izan dira, eta batez ere, neskak (%57,1) izan dira proposamenak egin dituztenak.

Gehienek errespetatu dute 10 kantatik zortzi, gutxienez, euskaraz proposatzeko irizpidea. Egindako proposamen guztiak hartuko dira aintzat barraketako musika zerrenda egiteko orduan.

Proposamenak egin dituzten gaztetxoek barraketako fitxen zozketan parte hartuko dute. Abuztuaren 2an banatuko zaizkie txartelak sarituei.

Hauxe izan da musika proposamenen TOP HAMARRA:

1) Aldapan gora (Huntza)

2) Euritan dantzan (Gatibu)

3) Gure kaiola (Glaukoma)

4) Aske maitte (Gatibu) 

5) Gogoak (Esne Beltza)

6) Ametsetan (En Tol Sarmiento)

7) Euskararen txantxangorria (Goazen!)

8) Udarako gau luzeak (Vendetta)

9) Aurrera Altsasu (Tximeleta)

10) Negua joan da ta (Zea Mays)