Udaleku irekietako 41 hezitzaile hezkidetzan formatuko dira

Oinarrizko eta sakontze tailerrak jasoko dituzte

Udaleku irekietan parte hartuko duten 41 hezitzaileak hezkidetzan formakuntza jasoko dute. Ekainaren 21n eta 22an egingo dituzte saioak, Abaraxka ludotekan.

Iaz hezkidetza tailerrean parte hartu zuten 17 hezitzaileek aurten sakontze saioa egingo dute. Beste tailerrak oinarrizkoak izango dira. Horietan, 24 hezitzaileak hartuko dute parte.

Hezkidetza hezkuntza parekidea bermatzeko metodologia da, banakotasunean, sexuak baldintzatu eta mugatu gabe, askatasunean heztea oinarri duena. Tailer hauen helburua Udalak antolatzen dituen udaleku irekietako hezitzaile izango direnek hezkidetzaren oinarrizko printzipioak ezagutzea, hezitzailearen paperaren garrantzia eta udalekuetako programazioaren inguruan hausnarraztea da, jarrera horiek hezkidetzaileak izateko baliabide eta tresnak emanez.

Gehigarriak

Udaleku irekietako 41 hezitzaile hezkidetzan formatuko dira