Udaleku irekiei buruzko guraso bilera datorren asteartean

501 haur eta 53 hezitzaile izango dira aurten

Uztaileko udaleku irekietan parte hartuko duten haurren gurasoentzako bilera irekia izango da datorren asteartean (hilak 11), udaletxeko areto nagusian (17:00etan).

Abaraxka ludotekako arduradunek udalekuei buruzko informazio praktikoa emango dute. Gurasoek udaleku irekien funtzionamenduaren inguruan eduki ditzaketen zalantzak argitzeko tokia ere izango da.

501 haurrek parte hartuko dute

Aurtengo udaleku irekietan HH eta LHko 501 haurrek parte hartuko dute. Horien aisialdia kudeatzeaz arduratuko dira 53 hezitzaile.

Abaraxka ludotekako hezitzaileak izango dira koordinatzaileak: Nekane Martiarena, Garazi Moreno eta Nora Velez del Burgo.

Gehigarriak

Udaleku irekiei buruzko guraso bilera datorren asteartean