Eremu publikoetako sanjuan suak udaletxean erregistratu beharko dira

Ekainaren 19a arte izango da horretarako epea

Ekainaren 23an herriko eremu publikoetan egingo diren sanjuan suak udaletxean erregistratu beharko dira, hilaren 19a arte. Hartara, Udalak ingurumenaren, gizakien eta ondasunen segurtasuna eta errespetua bermatuko dela ziurtatu ahal izango du.

Honako ohar hauek hartu beharko dira kontuan sanjuan suak egiteko orduan: pila ez da hiru metro baino altuagoa izango; erregaiak material solidoa izango dira; ezingo da urbanizatutako lurraren gainean egin sua eta, sanjuan sua eraikin, linea elektriko edo objektu finkoetatik gutxienez 15 metroko distantziara piztuko da.

Udaltzaingoaren ardura izango da segurtasun neurriak betetzen direla ziurtatzea. Zalantzak argitzeko ere, udaltzaingoarekin jarri daitezke harremanetan herritarrak: 943 49 33 11.

Gehigarriak

Eremu publikoetako sanjuan suak udaletxean erregistratu beharko dira