Abaraxka ludotekaren ikasturtea bihar bukatuko da

Itxiera festa ludotekako plazan izango da

Bihar, maiatzak 31, Abaraxka ludotekak ikasturte honetako azken saioa egingo du. Itxiera festa 17:00etan hasiko da, ludotekako plazan.

Festan ikasturte honetan Abaraxka ludotekarekin elkarlanean aritu diren talde, eragile eta herritarrei eskerrak emateko baliatuko dute.

Erraldoi ttikiek ere hartuko dute parte festan. Soinueneakoei esker, zuzeneko musika izango da eta merendola ere bai gero.

Gehigarriak

Abaraxka ludotekaren ikasturtea bihar bukatuko da