Madalensoron pilota-jokoei buruzko horma-irudiak sortu dira

Sei modalitateri buruzko informazioa biltzen da

Madalensoro pilotalekua berritzeko lanen baitan, sarrera nagusiko horma pilota-jokoei buruzko irudiekin apaindu da. Honela, pilotaren inguruko museo ttiki gisako bat sortu da, pilotazaleen edota edozein oiartzuarren jakintza handitzeko.

Se pilota-jolasi buruzko horma-irudiak eta informazioa dago grabatuta: xarea, zesta punta, esku pilota, pala motza, erremontea eta joko zuzenak (laxoa, bote luzea eta erremontea).

Gehigarriak

Madalensoron pilota-jokoei buruzko horma-irudiak sortu dira