Urmendi Haur Eskolan ostiralean bukatuko da matrikulazioa

2017, 2018 eta 2019an jaiotako haurrak jasoko dituzte

Urmendi Haur Eskolan 2019/2020 ikasturteko matrikulazioa datorren ostiralean, maiatzaren 3an, bukatuko da.

2017an, 2018an eta 2019an jaiotako haurrak jasoko ditu datorren ikasturtean Urmendi Haur Eskolak. 2019 bukaerna (azaroan eta abenduan) jaioko diren haurrek ekaina bukaeran ere izango dute matrikula egiteko aukera.

Informazio gehiago eta matrikulazioa: Urmendi Haur Eskolan (Maria Garaiar plaza), urmendi@ouip.ikastola.eus edo 943 26 00 86.

Gehigarriak

Urmendi Haur Eskolan ostiralean bukatuko da matrikulazioa