Gaztetxoek teknologia digitalak nola erabiltzen dituzten aztertuko da

Ikasle eta gurasoei banatuko zaizkie galdetegiak

Oiartzungo gazetxoek teknologia digitalen inguruan dituzten ohiturak eta erabilerak ezagutzeko inkesta egingo da hilaren 28tik otsailaren 15a bitartea Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako LH 5. eta DBH 4. mailetako ikasle eta gurasoen artean.

Galdetegiak ikastetxeek banatuko dituzte eta erabat anonimoak izango dira. Helburua, egoera erreala ezagutu eta, egiten diren prebentzio eta formakuntza ekintzak beharretara egokitzea izango da.

Gizarte-Ongizate saileko Adin Txikiko Mahaiak 2015ean eta 2017an ere egin zituen ikerketak, eta horietatik abiatuta, ikasleentzako formakuntza saioak eta gurasoentzako hitzaldiak antolatu izan dira, besteak beste.

Udaleko Adin Txikiko Mahaiak (Gizarte-Ongizate zinegotzia; Udaleko Gizarte-Ongizate, Feminismo eta Gazteria teknikariak; Agintzari; AGIPAD; Elizalde Herri Eskola; Elizalde Institutua; Haurtzaro Ikastola eta Ttak-ek osatzen dute), EHUko ikerlariekin elkarlanean.

Gehigarriak

Gaztetxoek teknologia digitalak nola erabiltzen dituzten aztertuko da