Gabonetan, ttikienentzako ekintza dibertigarri eta hezitzaileak

Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era Abaraxka ibiltaria izango da

Abraxka ibiltariak ekintza bereziak antolatu ditu gabon garaiko oporraldirako. LHko ikasleei zuzendutako ekintzak dira, arratsaldetan eta dohainik. Ekintzak dibertigarriak eta hezitzaileak izango dira.

Ekintza guztiak 17:00etan hasiko dira (puzgarrien ekimena izan ezik, goizez eta arratsaldez izango baita). Abaraxka ludotekan bertan, Doneztebe plazan, udaletxeko areto nagusian, Soinuenean eta Elorsoro kiroldegian izango dira ekintzak.

EGITARAUA:

Abenduarek 26, asteazkena: Erromeria familian eta talo jatea.

Abenduarek 27, osteguna: Xakea.

Abenduarek 28, ostirala: Kantu-merendola, Itziar Navarro eta Ane Diezekin.

Urtarrilak 2, asteazkena: Puzgarriak (11:00-13:00 eta 16:30-19:00).

Urtarrilak 3, osteguna: Mari eta gaileta fabrika emanaldia.

Urtarrilak 4, ostirala: Burarinak egiteko tailerra.

Urtarrilak 5, larunbata: Familia eta lagunarteko jolasak.

Gehigarriak

Gabonetan, ttikienentzako ekintza dibertigarri eta hezitzaileak