'Itsasotik mahaira' ekimena gaurtik Oiartzunen, plastikoak sortzen dituen kalteen kontzientzian eragiteko

Plastikozko botilak bilduko ditu Emaus fundazioak plazan

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dugu hau (azaroaren 17tik 25era) eta hori dela eta, Emaus fundazioak, erakunde publikoen laguntzarekin, Itsasotik mahaira ekimena antolatu du. Gipuzkoan 5.000 biztanletik gorako herrietan gauzatuko da plastikozko botilak eta bilgarriak murrizteko kanpaina hau; tartean, Oiartzunen.

Plastikozko botilak eta bilgarriak Doneztebe plazan -Kastroko plazan- jarritako nasan utzi beharko dira. Bildutako materialarekin poltsa berrerabilgarriak sortuko dituzte.

Plastikozko hondakinak uzten dituzten herritarrei argazkia atera eta facebook, twitter edo Instagram kontuetan #plastikoAlPilPil traholarekin partekatzen dituzten herritarren artean zozkatuko dira poltsa berrerabilgarri horiek, baita SinDesperdicio ekonomia sozialeko enpresak sortzen dituen material birziklatuko 35 orgatxo ere (oinarriak www.emaus.com-en).

Adituek diotenez, daramagun martxa honetan 2050 urterako plastiko gehiago egongo da itsasoan arrainak baino. Oiartzungo Udalak oiartzuarrak ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi ditu, plastikoak itsasoan sortzen dituen kalteak saihesteko modu eraginkorrena berrerabiltzea eta prebentzioa baitira.

Gehigarriak

'Itsasotik mahaira' ekimena gaurtik Oiartzunen, plastikoak sortzen dituen kalteen kontzientzian eragiteko