Elizalde eskolan energia aurrezteko 50/50 programa martxan jarri da

Neurri proposamenak egiteko Energiaren Mahaia osatu da

Elizalde eskolan 50/50 programa martxan jarri da, energia eta baliabideak (elektrizitatea, gasa eta ura) aurrezteko. Udal teknikariek; Elizalde Herri Eskolako eta Institutuko ikasle, irakasle eta guraso ordezkariek; atezainak eta zerbitzuetako langileek osatutako Energiaren Mahaia sortu da, Angel Casas Ruiz Ecooolocaleko kideak dinamizatuko duena. Udalak eskolako egoeraren diagnostikoa egin du eta Mahai honek energia eta baliabideak aurrezteko neurriak proposatuko ditu. Aste honetan egin du Energiaren Mahaiak lehendabiziko bilera eta ikasturtean zehar, hilean behin bilduko da.

Ikastetxeak dira gure herrietan energia gehien kontsumitzen duten eraikinak. Gastua murriztu eta baliabideak hobeto erabiltzea 50/50 egitasmoaren helburua, hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa bilatuz.

Aurrezten dena, berriz inbertitzeko

Egitasmoaren helburua, eskolako baliabideak energetikoak %25 eta %30 arte aurreztea da. Ikasturte honetan bertan hasiko dira aurrezteko neurriak hartzen Elizalden; hasiera batean ohiturekin lotuak daudenak, inbertsio ekonomikorik eskatzen ez dutenak izango dira. Fakturan aurreztuko den diruaren erdia bideratuko du Udalak ikastetxean energiaren murrizketan inbertitzeko. Beste erdia, berriz, eskola komunitateak erabakitzen duen proiektuetara bideratuko da.

Eskualde mailan garatzen ari den egitasmoa da trantsizio energetikoarekin lotutako 50/50 egitasmo hau.

Gehigarriak

Elizalde eskolan energia aurrezteko 50/50 programa martxan jarri da