Bidegorria eta Kalexa plaza lotzeko zubiaren lanak hasi dira

Oinezkoentzako bide segurua sortzea eta auzoa kohesionatzea dira helburuak

Ugaldetxon, bidegorria eta Kalexa plaza lotuko dituen zubia jartzeko lanak hasi dira. Zubia kokatzeko oinarria dagoeneko jarri da. Hurrengo urratsa zubia heltzen denean oinarri horien gainean jartzea izango da. Lan hauetan 140.000 € inbertituko ditu Udalak.

Zubi honekin Kalexa plazara eta Karla Lekuona kirol eremura oinezkoentzako bide segurua bermatzeaz gain, auzoari nolabaiteko lotura eta kohesioa ematea da Udalaren helburua.

Ugaldetxoko auzotarrek egindako eskaera erantzungo du lan honekin Udalak. Aurtengo Ugaldetxoko auzo batzarrean egitasmoaren berri zehatza eman zien Udalak bildutakoei.

Gehigarriak

Bidegorria eta Kalexa plaza lotzeko zubiaren lanak hasi dira