Gazteen Antzerki Eskolan izena ematea-ireki da datorren ikasturterako

On-line emango da izena

Datorren ikasturtean Gazteen Antzerki Eskolan aritu nahi duten 12 eta 18 urte arteko gaztetxoek izena emateko aukera izango dute gaurtik (hilak 8), hilaren 18a arte.

Izen-ematea on-line egingo da aurten. Lau ordutegitan eskainiko dira antzerkia egiteko taldeak (asteartea, asteazken eta ostiraletan).

Zalantzak argitu edo informazio gehiago nahi duenak, kultura@oiartzun.eus-era idatzi edo 943 49 10 34 telefonora deitu dezake. Beste helbide elektroniko hau ere baliatu daiteke: antzerkioiartzungazte@gmail.com.

 

 

Gehigarriak

Gazteen Antzerki Eskolan izena ematea-ireki da datorren ikasturterako