Oarsoaldeko kirol eskaintza

Oarsoaldeako jarduera fisikoaren eta kirolaren eskaintza jasotzen duen eskuorria osatu da. 

Hasiera batean eskualdeko kirol kluben harremanetarako bideak jasotzea zen egitasmoa, baina bileraz bilera ikuspegia zabaltzen joan zen eta egindako lanketari esker, gaur egun eskualde mailan jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera eta eskaintza anitzak biltzen dituen dokumentua osatu ahal izan dugu.

Eskuorriak, eskualdeko kluben informazioa, kirolguneak, orientazio zerbitzuak edota herri bakoitzeko kirol sailetako kontaktuak jasotzen ditu. Horiez gain, eskualdeko parke osasungarriak, bidegorriak edota ibilbideak ere markatuta daude.