LIN-8, Arkotz, HIA eremuari dagokion VILLA CANDIDA SL enpresak aurkeztu eta Astazaldi Arkitektura Estudioak 2022ko urrian sinatutako Hiri-antolamendurako Plan Berezia

Oiartzungo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko martxoaren 14an egindako bilkuran, LIN-8, Arkotz, HIA eremuari dagokion VILLA CANDIDA SL enpresak aurkeztu eta Astazaldi Arkitektura Estudioak 2022ko urrian sinatutako Hiri-antolamendurako Plan Bereziari eta Ekolur SLLek 2022ko azaroan sinatutako Ingurumen-Agiri Estrategikoa dokumentuari haserako onarpena ematea erabaki zuen. Halaber, Plangintzaren xede diren lurraldeko eremuetarako onarpenak, baimenak eta lizentziak etenda geratzen dira, baldin eta horien zehaztapen berriek indarrean dagoen hirigintza-araubidea aldatzea badakarte. Interesatuek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ahal ditzaten aipatutako proiektua eta dokumentua berrogei eta bost (45) eguneko epean jendaurrean jartzen dira.