Kirol- kluben eta -elkarteen funtzionamendurako dirulaguntzak. 2020 urtea.

EPEA: EPEZ KANPO

 

EBAZPENA

2020 kirol- kluben eta -elkarteen funtzionamendurako. Dirulaguntzak. Ebazpena.

HELBURUA

2020an zehar, Oiartzungo kirol- klub eta -elkarteen ohiko kirol jarduerak garatzeko, kirol modalitate bakoitzaren denboraldiak hartzen duen aldiaren arabera, norgehiagoka prozeduraren bidez, diruz laguntzea.

 

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu.

Eskabideak eta inprimakiak behar bezala beteta, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 eguneko (laneguneko) epean aurrez aurre edo modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira. 

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

 

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 54.000 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2020 urteko aurrekontuko 1 1102.481.341.00.02.2020 zenbakidun partidaren  kontura.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

 

          JUSTIFIKATZEKO EPEA:

  • Denboraldiko antolaketa duten kirol -klub eta -elkartea 2020ko irailaren 30a baino lehen
  • Urteko antolaketa duten kirol -klub eta -elkarteak 2021ko urtarrilaren 31a baino lehen

KONTAKTUA

Oiartzungo Udala
Gazteria eta Kirola Saila
Done Eztebe Plaza 1, behea
kirola@oiartzun.eus
943 49 01 42