Oiartzungo Udalak Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi du

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Udalak Euskal Herrian izan zen den azkeneko hilketa matxista salatu nahi du. Atzo, 42 urteko gizonezko batek 37 urteko emaztea hil zuen labankadaz Gasteizen, eta ondoren bere buruaz beste egin. Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako bosgarren emakumea da dagoeneko.

Oiartzungo Udalak, hilketa matxista gogor gaitzesteaz gain, gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du: emakumeen bizitzak arriskuan egongo ez diren gizarte bat eraikitzen jarraituko du.

Era berean, Udalak bat egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak hilketa matxista hau salatzeko egingo duen elkarretaratzearekin eta herritarrak ere bertara gonbidatu nahi ditu, indarkeria matxistari gaitzespena erakusteko.

Elkarretaratzea etzi izango da (hilak 15), 19:00etan Doneztebe plazan. Udaletxeko balkoian indarkeria matxista salatzeko puntu lila jarrita dago.

Bide batez, gogora ekarri nahi dugu indarkeria egoera bizitzen ari diren emakume oiartzuarrek edo etxean egoera hori dutenek Oiartzungo Udaleko Gizarte zerbitzuetan hitzordua eskatu dezaketela, Udalak bere baliabideak emakumeek indarkeriarekin gabeko bizitzak bizi ditzaten jartzen ditu.

Oiartzungo Gizarte zerbitzuak

Helbidea: Udaletxeko beheko solairua

Telefonoa: 943 49 05 52

E-mailagizarte@oiartzun.eus

24 orduko arreta zerbitzua:

Telefonoa: 900 840 111

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako Eusko Jaurlaritzaren Informazio eta Arreta Zerbitzu espezializatuaren telefonoa eguneko 24 orduetan dabil urteko egun guztietan. Doakoa da eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan.

Larrialdiak:

112

Oiartzungo udaltzaingoa: 943 49 33 11

Gehigarriak

Oiartzungo Udalak Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi du